
Zer da Atlasa?
Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria da.
Lanabes hau 2008 urte amaieran sortu zuen Gaindegiak eta 2014. urtean berritu, teknologia gaurkotu eta baliabide errazagoa eta ikusgarriagoa sortu nahian. Horri esker, lehenengo unetik, erabiltzaileak datu bat hautatu eta Euskal Herriko mapan ikusiko du. Informazioa mapa gainean ez ezik, grafiko desberdinen bitartez ematen da, eta urte zehatz bateko datuez gain, urte anitzeko bilakaera ikusteko aukera dago. Datuen jatorria estatistika institutu ofizialetatik eratorria da eta hainbat kasutan, Gaindegiak, metodologia bateratu baten bitartez zenbait datu kalkulatu ditu lurralde eremu desberdinentzako. Informazioa kontsultatzeaz gain, edonork deskarga ditzake plataforma elikatzen duten datu-fitxategiak.
Atlasaren helburua zerbitzu baliagarria eskaintzea da Euskal Herria zertan den eta hobeto ezagutu nahi duen ororentzat. Nabigaerraza da eta erabiltzaile maila guztientzat egokituta dago. Bereziki interesgarria da, hori bai, irakasle, ikasle, aditu eta ikerlari eta baita kazetarientzat ere.
Ezaugarriak
Datuak kontsultatzez gain, hauek deskargatu eta zure erabilerarako balia ditzakezu, artxibo irekiak eskaintzen baititu guneak. Hala, ikerketak egiteko tresna bikaina da.