Legezko oharra eta pribatutasun politika

·Esteka-politika

Beste batek bere web gunean Gaindegiaren web gunearekin esteka egiteak ez du esan nahi bi erakundeen artean instituzio-harreman edo merkataritza harremana dagoenik, ez eta Gaindegiak bertako edukiak edo eskaintzen dituen zerbitzuak onartzen dituenik ere.

Gaindegiak beste erakunde, elkarte, instituzio nahiz hedabidetako guneen estekak partekatzen ditu erreferentzia gisa erabiltzeko (Gaindegiaren laguntzaileak…).

Gaindegiak ez du estekatutako edukien ardurarik hartzen. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu estekaren bidez sartzen den edukiek izan ditzaketen ondorioak.

· www.gaindegia.eus webguneko edukien gaineko eskubideak

  • www.gaindegia.eus webgunearen eta GAINDEGIAk sortu eta bertara propio igo dituen eduki guztien jabetza zein horien egile-eskubideak eta jabetza intelektualaren eskubideak GAINDEGIArenak dira.
  • GAINDEGIAk sortut eta bere webgune korporatiboaren bidez zabaldutako informazio guztia egile-eskubideei eta jabetza intelektualari buruzko legediak babestuta dago, eta ezin daiteke kopiatu iturria aipatu edo baimena eskatu gabe.
  • Gaindegiak ezin du bermatu eskaintzen den informazio guztia egokia denik, ezta egokiro eguneratuta dagoenik ere, baina ahalik eta azkarren konpondu eta zuzentzeko beharrezko ahalegina egingo du eta hura erabiltzaileari jakinaraziko dio.

· www.gaindegia.eus webguneko edukiei buruzko erabilera baldintzak eta oharrak:

  • GAINDEGIAren helburu nagusienetako bat, bere edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienengana helaraztea da. Zentzu horretan, www.gaindegia.eus webgunean  dagoen informazio guztia CC BY SA 4.0 lizentziapean dago eskuragarri berau erabili nahi duenarentzat.
  • CC BY 4.0  lizentzia bidez webgune honetako edukiak partekatu, kopiatu eta birbanatu ditzakezu edozein bitarteko formatutan. Era berean, edukiok moldatu, nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz eduki berriak sortu ditzakezu edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
  • Aldi berean,  CC BY 4.0  lizentzia medio, aurreko puntuan azaldutakoak egiteko www.gaindegia.eus gunetik eskuratu duzun informazioaren aitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik
  • GAINDEGIAren webgunetik hartu eta berrerabilitako informazioaren jatorria aipatu behar da beti. Euskarriak atribuzioa egiteko mugak baditu, gutxienez informazioaren egilea eta iturria adierazi beharko dira (adibidez, "Datuen iturria: www.gaindegia.eus. Egilea: Gaindegia").
  • Bereziki debekatzen da www.gaindegia.eus guneko informazioaren zentzua desnaturalizatzea.
  • Ezingo da esan edo iradoki GAINDEGIAk webgune honetako informazioaren berrerabilpenean parte hartu edo laguntzen duela.
  • GAINDEGIAk ez du bere gain hartzen webgune honetako edukiak berrerabiltzen dituzten eragile edo hirugarrenek bertako informazioaz egiten duten erabilera.
  • Euskalgeoko edukien berrerabiltzea dagoen kasuetan, fitxategi originaleko metadatuak mantendu beharko dira.

·Erantzukizuna mugatzea

  • GAINDEGIAk ez du erabiltzaileak webgune honen edo bertako edukien informazioa erabiltzetik ondorioztatutako kalte edo galeren erantzukizunik hartzen.

HIRUMUGARRIETAKO GAINDEGIA (hemendik aurrera Gaindegia), www.gaindegia.eus  webgunearen argitaratzailea da. Andoainen (Euskal Herria) du helbidea GAINDEGIAk (IFK: G20863759), Martin Ugalde Kultur Parkea, eta Gipuzkoako Merkatal Erregistroan dago izena emanik erregistro zenbaki honetan: AS/G/11628/2005. Harremanetarako:gaindegia@gaindegia.eus

 

  • www.gaindegia.eus “Jaso buletina” ataleko formularioaren bitartez erabiltzaileek beraien datu pertsonalak GAINDEGIAri helarazterakoan, erabiltzaileak baimena ematen du datu horiek GAINDEGIAren fitxategietan gordetzeko. Fitxategi horien helburua erabiltzaileari eskatzen duen zerbitzua egokiro ematea da; hala, dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakarrik baliatuko dira erabiltzaileak ematen dituen datuak.
  • GAINDEGIA kultur elkarteak konpromisoa hartzen du datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako araudiak eta legedian ezarritako araudi guztiak betetzeko, eta une oro beteko ditu legediak ezartzen dituen antolaketa eta neurri teknikoak. Datuak galtzea eta baimenik gabe erabiltzea eragozteko, bere esku dituen neurri eta sistema tekniko guztiak erabiliko ditu, teknologiaren arabera eta datuek sor dezaketen arriskua aztertuz, betiere. Erabiltzen dituen datu pertsonalen gaineko isiltasun profesionala beteko du elkarteak. Lankide guztiei ere horrela egiteko eskatuko die.
  • Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak direla ziurtatuko du, eta ez balira, GAINDEGIAk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.
  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako araudiaren arabera, datu-lagatzaileak noiznahi izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz atarian aipatutako helbidean.

 

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.